
Funtzionatzen duen egur-exekuzioa.
Egurra obran lantzen da.
Madenor egurrezko lanen, zoruen eta elementu konstruktiboen exekuzioan eta instalazioan espezializatutako enpresa da, obra berrira, erreformetara eta birgaitze-lanetara bideratua.
Sektorean dugun esperientzia zabalari esker, proiektu bakoitza obraren errealitatetik lantzen dugu: koordinazioa, muntaketa zehatza eta eguneroko erabileran funtzionatzen duten soluzioak.
Nor gara
Madenorren egurra obran lantzen dugu, muntaketan eta instalazioan.
Benetako lanak egiten ditugu: zapaltzen direnak, erabiltzen direnak eta urteetan arazo barik iraun behar dutenak.
Obra berriko, erreformetako eta birgaitze-proiektuetan sartzen gara, exekuzioa ordenaz, zehaztasunez eta arduraz kudeatuz. Ondo neurtzen dugu, ondo muntatzen dugu eta lana bukatuta, garbi eta behar bezala funtzionatzen utziz entregatzen dugu.
Sektorean urte askotako esperientzia duen profesional-taldea gara, obrara, epeetara eta unean-unean sortzen diren egoerak konpontzera ohitua. Badakigu errealitatean beti sortzen direla ezustekoak, eta horregatik soluzio praktikoak, argiak eta eraginkorrak eskaintzen ditugu.
Egur trinkoa, taula teknikoak, zoruak, estaldurak eta neurrira egindako elementuak lantzen ditugu, eguneroko erabilerari eta denboraren joanari ondo erantzuten dioten lehen mailako marken materialak erabiliz.
Madenorren uste dugu lana ondo egitea dela garrantzitsuena: hitzartutakoa betetzea eta bezeroarekin gertuko, serio eta profesional jokatzea.
Hori da gure lan egiteko modua.
